XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Leturiaren egunkari ezkutua (11. testua)

Leturia Altzuraingo bizimoduaz etsita dago.

Udazkenak adierazten duen gainbeheran kokatzen da bere egunkariko pasarte hau.

1. Egizu irakurritako pusketaren laburpena.

2. Zein da pusketa honetan agertzen den sentimendu nagusia?

3. Kontalaria nor da?

Zergatik?

4. Zuk nola ikusten duzu Leturia?

Deskriba ezazu.

5. Pusketa honetan zer da nagusi?

- Elkarrizketa?

- Narrazioa?

- Introspekzioa?

- Deskribaketa?

6. Zer iruditzen zaizu testua?

d) Egunero hasten delako (12. testua) Gisèle kanpora bidean da.

Durkheimgo estazioan aurkitzen da.

1. Egizu testuaren laburpena.

2. Zein da kontalaria?

3. Testuan zehar zatirik finkatzerik ba ote dago?

4. Zer testu mota dela esango zenuke? Alegia: narrazioa, bakarrizketa...?

5. Bada testuan zehar literatur baliabiderik ere; begira eta aipa.

6. Idatz ezazu Gisèlek zugan sortzen duen inpresioa

e) Haur besoetakoa (13. testua)

Haur besoetakoa Theresa, aitordearen etxean da dagoeneko.

Aitordeak Theresa bere inguruan nahi izaten du.

Goiz honetan ere esaterako neskame zaharra erosketak egitera berehalakoan aterako den esperoan da.

1. Egizu pusketaren laburpena.

2. Testuan agertzen diren pertsonaietan zeini deritzozu garrantzitsuen?

3. Zein motatako kontalaria da? Zergatik?

4. Zenbat denboran zehar gertatzen da ekintza?

5. Pasartean zehar hiru pertsonaia agertzen dira: Theresa aitordea eta neskamea.

Hona hemen hitz zerrenda bat; esan zein zeini dagokion.

ikaslea
musikazalea
isila
ezezaguna
pentsakorra
goiztarra

6. Zer iritzi duzu pusketa hautatuaz? Zer pentsatzen duzu?

Aipatu darozkiat jadanik zenbait hitz nere haurtasunaz; badakik sei urtetan abiatu nintzela eskolan eta zazpietan ez nakiela oraino gauza handirik.

Ez nian bada burua eskas!...